2016-06-13 - Bagera
Ekainaren 10ean Izarrak Plazara talentu lehiaketako sailkapena egin zen Intxaurrondo Kultur Etxean.
Izarrak Plazara talentu lehiaketa da. 2012an sortu zen Intxaurrondoko Plazara goaz elkartearen ekimenez. Gaur egun Bagera Elkarteak, Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dugu.
Lehiaketaren helburu nagusia gazteen sormen artistikoa sustatzea eta elkarrekin euskaraz ongi pasatzea da. Musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak.
Aurten 7 ikuskizun izan dira sailkatuak eta ekainaren 18an 17:30ean Intxaurrondo Kultur Etxean izango den finalean ikusi ahalko ditugu. Finala irekia eta doakoa.