2016-05-04 - Bagera
Aurten, Izarrak Plazara lehiaketaren 5. edizioa izango da. Aurreko lau urteetan egindako lanaren ondorioz, lehiaketa geroz eta hedapen handiagoa lortzen ari da eta aurten Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ere antolakuntzan parte hartuko du Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkartearekin, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta Donostia Kulturarekin batera. Lehiaketaren helburu nagusia gazteak elkarrekin euskaraz ongi pasatzea da, eta sormen artistikoa sustatzea 18 urte bitarteko gazteentzat.
Bi kategoria egongo dira: 8-12 urte eta 13-18 urte bitartekoak. Sormen artistikoaren edozein diziplinatan gazteek, taldean edo bakarka, euren abileziak erakusteko aukera izango dute.
Ekainaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan hautaketa proba egingo da Intxaurrondo Kultur Etxean eta epaimahaiak hautatuko ditu ekainaren 18ko finalera pasako diren 6 taldeak.
Epaimahaiak aukeratzen duen ikuskizun onenarentzat saria egongo da adin tarte bakoitzerako. Era berean, hizkuntzaren erabilerari dagokion saria eta ikusleen saria ere egongo dira (Dendetan erosteko bonu ezberdinak, Gaztezuloren ). Honetaz gain, Sari Berezia ere banatuko da: ikuskizun berezi bat prestatzeko laguntza profesionala, eta horren emanaldia burutzea aurtengo udazkenean.
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek maiatzak 1 eta 27 bitartean izena eman beharko dute. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen aurki ditzakezu.