2016-04-28 - Bagera
Donostiako auzo eta herriek beren toki propioa izango dute Bageraren webgune berrian
Batetik, bertan, Donostiako auzo eta herrietako euskara batzordeei buruzko informazioa topatu ahal izango da. Bestetik, antolatzen dituzten ekintzen berri izateko aukera egongo da. Agenda batean bilduko dira antolatutako ekintza guztiak.
Bagera Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak kontratatuta, auzoetako euskara batzordeen dinamikan lagundu eta sustapen lana egiten du.
Euskara batzordeak tokian toki ezaugarri eta izaera desberdina dute, baina helburu berbera dute guztiek. Bizi diren eremuan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea. Martxa onean ari dira denak eta euren dinamikaren berri izateko, eta egiten dituzten ekintzak partekatzeko aukera paregabea izango da atala.
Zeinek jakin, akaso, auzoen arteko ahizpatzeak sor daitezke txoko honetatik …
Horregatik, webgune berria egiterako orduan, auzoei protagonismoa eman eta eurentzako txokoa eskaintzea garrantzitsua ikusi dugu Bageran. Izan ere, auzo eta herririk gabe zer litzateke “gure Donostia?”.
Beraz, adi egon, laster hasiko baikara Auzoen atal hau informazioz betetzen.