Azaroaren 4an Bilbora autobusa jarriko dugu

Autobusa 15:00retan irtengo da Donostiatik eta 20:00etan Bilbotik

2023-10-23 - Bagera

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Hori dela eta, Bagera Elkarteak bertara joateko autobusa antolatu dugu. 

Autobusa 15:00retan irtengo da Donostiatik eta 20:00etan Bilbotik. 

Guztira 10€

Interesa edukiz gero hurrengo formularioa bete eta jarriko gara zuekin harremanetan.