• MINTZALAGUN egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik

    Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu? Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko epea zabaldu da. Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urriaren 21era arte izango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

    Ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegietako 6. urratsa izan behar dute. Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

    Informazio gehiago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean lor dezakezu edo 943467181 telefonora deituz.

     

     

Astelehena, 29 Iraila 2014 10:55

Elkarrizketa Filosofikoak

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era ohi bezala URRATS Euskaltegian (Amezketarrak 12 kalea) izango da hurrengo Elkarrizketa Filosofikoa Bagera Elkarteak antolatuta Urrats euskaltegiaren laguntzarekin. Eztabaidatzeko gaia orokorra: HIZKUNTZA.

Oinarria:

- JoxeAzurmendi, “Humbolt, hizkuntza eta pentsamendua” UEU 2007. Internet-en azaltzen da.

- Martin Heidegger, “El Camino al habla en castellano”, Yves Zimmerrmann-en gaztelaniazko bertsioa, “De camino al habla” Serbal, Barcelona 1990. “Diálogo entre un japonés y un inquisidor” Bien aipuak azaltzen dira Internet-en.

- Jon Sodupe Martija, “Hizkuntza ados jartzeko da” Bilboko Udala, 2007. Hau ere Internet-en azaltzen da.

- Steven Pinker, “Hizkuntza-sena” EHU 2010. BERRIA.info/Paperezko edizioan duzue . Eta Lapiko kritikoa aldizkariko atarian “Hizkuntza eta Pentsamendua”. Honek badu zerikusirik Hizkuntza-sena liburuarekin.

-Jose Manuel Odriozola, "Hizkuntzaren altzokoak gara" . Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila.. 2012.

 

Asteazkena, 24 Iraila 2014 10:52

Bertsolaritza ikastaroa Donostian

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin.

Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin. Ikastaroa lau ataletan banatuko dugu: alde historikoa (bertso sotei lotuta), bertso saioak (epaileak, atalak, ...), bat-bateko saioak (errimak, trikimailuak, alde praktikoa) eta bertso paperak.

DATAK: Urriaren 6tik ekainaren 8ra

EGUNA: Astelehena

ORDUA: 19:00etatik 20:30era

LEKUA: Antiguako Lugaritz Kultur etxean

IRAKASLEA: Jon Martin bertsolaria eta gonbidatuak


Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.

Izen ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943467181 telefonoan.

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskararen erabileran aurrerapausoak eman diren arren, BAGERA Elkarteak nahikoak ez direla uste du eta euskararen normalkuntzan pauso sendoak eman daitezen honako proposamenak egin nahi dizkio antolatzaileei

Badira 20 urte, BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskararen erabileraren neurketa egin ohi duela. Datuek adierazten duten bezala 20 urte hauetan euskararen presentzia handitu den arren asko dago egiteko. Hala nola, iaz Kontseiluak, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, euskaraz bizitzeko nahia adierazten zuten film laburren lehiaketa antolatu zuen eta aurten, ospatuko den bigarren edizio honetan, Donostiako Zinemaldiak bat egin du “euskaraz bizi nahi dut” dinamikarekin eta bere egitarau ofizialean txertatu du.

Beste aldaketa nabarmen bat, 2009an eman zen, Euskal Zinemaren Egunetik euskal zinema sail propioa izatera pasatu zen. Geroztik, Euskal Herriko zuzendarien, eta Euskal Herriko ekoiztetxeek ekoitziriko filmak Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama atalean ikusi ahal ditugu. Baina horrek, ordea, ez du euskararen presentzia bermatu sail honetan proiektatzen diren filmetan. Beste sailetan proiektatzen diren filmetan ere, euskararen presentzia oso urria jarraitzen du izaten (are gehiago, zenbait sailetan ez da euskarazko filmik proiektatzen). Hona hemen azken 10 urteetako bilakaera Zinemaldiko film guztiak kontutan hartuta:

Gehiago irakurri botoiari sakatu behealdean

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Donostiar bat baino gehiago harrituko da jakitean, euskara ofiziala izan arren, Donostian badirela kale eta plaza izen ugari oraindik ofizialki euskara izenik ez dutenak. Kale eta plaza horiek 1979 urtea baino lehen izendatu ziren, eta ordutik hona ez dira ofizialki euskaratuak izan. Egiteko zegoen lan hori osatzea da Udal Gobernuak erabaki duena baina honek nahasmen handia sortu du. Guztira 295 kale eta plaza izango dira euskarazko izen ofiziala hartuko dutenak. (Ofizial egiteko, Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak nahiz Donostiako Udalak euskara normalizatzeko dituen irizpideak hartu dira kontuan. Zehazki, 1998an Euskaltzaindiak Donostiako kale izendegiari buruz egindako txostena eta 1995ean orduko Euskara Patronatuaren eskariz egindako Donostiako Toponimia lana erabili dira).

Kale eta plaza hauen izenak ofizialki euskaraz izatea datorren udalbatzan erabakiko da (irailaren 25ean). Hau horrela, aukera paregabea dute gure politikariek euskararen normalizazioaren bidean urrats garrantzitsu bat emateko. 295 plaza eta kaleri izen ofiziala jartzea eskatuko baitu Udal gobernuak, ebazpena udalbatzak berretsi beharko duelarik. Gure ordezkari politikoen esku dago bada, donostiako kale kantoietan ikusten ditugun euskarazko izenak, ofizialak izan daitezen.

Hala bedi !!!

Asteazkena, 10 Iraila 2014 10:52

Atxik dezagun Ziburuko ikastola bizirik!

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Jakina denez, auzitegiak emandako epea heldu den asteartean irailaren 9an bururatuko da. Epe luzeagoa espero genuen baina 7 egun besterik ez dizkigute eman. Epe horretan ezinezkoa da aterabide baten atzematea. Burasoek biziki argi dute, beste aukerarik ez dugula eta asteartean han segituko dutela, nahiz eta 100 euroko isun bat ordaindu behar izan.

Bart arratsean jakin dugu, aldiz, auzapezak asteartetik goiti ura eta elektrika moztuko dizkigula eta ikastola inguratzen duten hesiak kendu. Elgarrizketarako deia egin diogu etengabe auzapezari, baina orain abisu eman nahi diogu, ez dezan bide horretan segi.

Bertan segitzen badugu, epaileak zigorra 100 euroko zigorra aurreikusi du eguneko, ez haurrak ur gabe uztea, edo xantier baten lanjeraren aitzinean ezartzea babesteko hesiak kenduz!! Xantierreko langileekin mintzatu gara, eta argi eta garbi erran digute, gure zatian ez dutela lanik egiterik. Guy Poulou urrunegi doa. Dagoeneko gure abokatuari gaia aztertu dezan galdegin diogu, ikusteko ez ote duen auzapezak delitu bat egiten, eskola batean haurrak nahitara urik gabe utziz eta istripu bat izateko lanjeran ezarririk. Ez dugu baztertzen, auzitara jotzea.

Dena dela ez gaitu horrek kikilduko eta argindarra sortzeko makina bat alokatuko dugu. Eta ur botoilak erosi ere beharrezkoa bada. Gastu horiei aitzin egiteko (100 euroko isuna, 70 argindar makinaren alokairua eta 30 euro erregai) eguneko 200 euro baino gehiago beharko ditugu. Horregatik 14 000 izenpetzaileei dei egiten diegu eta orokorkiago Euskal Herri osoari egiten diogu dei, Ziburun ikastola bizirik atxikitzeko kanpainan lagun gaitzaten diru isurketak eginez bakoitzak ahal duen heinean, ikus ondoan, bankuko datuak. 100 € emanen diguten jende edo elkarteen izenak egun guziz ikastolako eraikinean afitxatuko ditugu.

seaska.eus

Hona hemen ekarpena egiteko lotura

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Datorren irailaren 6an, Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien Esku dantza burutuko da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19:00etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu da. Aurten, esku dantzak era berezia hartuko du:  emakumeak Esku dantzan parte hartzaile nagusiak izango dira.

Irailak 6, larunbata. Konstituzio Plazan, 19:00etatik aurrera .

Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.

Animatzaileak: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.

 

 

PROGRAMA:

  1. Emakumezkoen esku dantza
  2. Zazpi jauzi
  3. Erratzu (baltz fandangoa).
  4. Buhameak (muxikoa).
  5. Ai, mutilak! (aa).
  6. Ainhoarrak (muxikoa).
  7. Zelaia (fandangoa).
  8. Getxa goi (pasodoblea).
  9. Imotz (arin arina).
  10. Lapurtar motxak (muxikoa).
  11. Hirune Deuna.
  12. Axuri Beltza (muxikoa).
  13. Patsadaz (biribilketa).
  14. Hegi (muxikoa).
  15. Txapeloa (polka).
  16. Katalina (muxikoa).
  17. Iturengo zortzikoa.
  18. Muxikoak (muxikoa).
  19. Belarrimotxarena (baltz-fandangoa).
  20. Herri dantza.
  21.  Iruñatarra (biribilketa).

Antolatzaileak: Donostiako Jai Batzordea, Bagera Euskara Elkartea, Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarra.

Ostirala, 08 Abuztua 2014 06:36

Donostiako Aste Nagusian euskaraz

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Bihar hasiko da, Donostiako Aste Nagusia eta Donostiako beste jaialdietan bezala euskararen erabilera aztertu nahi dugu. Horregatik, herritarrengana zuzentzen gara laguntza eske. Ehunka dira Aste Nagusian antolatzen diren jarduerak eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko ezinbestekoa dugu jendearen parte hartzea. Beraz, eskertuko genizueke Donostiako Aste Nagusiko edozein jarduera ikustera baldin bazoazte honako fitxa bete eta ondoren E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzea. Edo besterik gabe, ikusi duzun ekintzaren berri ematea (hona hemen adibide ezberdinak).

Biltzen ditugun datuekin Aste Nagusian izan den euskararen erabileraren txostena osatzen dugu (hona hemen iazko datuak). Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta horretarako guztien lana oso garrantzitsua da neurketak ahalik eta osatuenak izateko.

Neurketak egiterako orduan bi ataletan banatzen ditugu: ahozko erabilera (jardueran erabili den hizkuntza, kontzertuen aurkezpena, ekimen / tailer ezberdinetan erabili den hizkuntza, postu ezberdinetan dauden langileen hizkuntza, dinamizatzaileek erabili duten hizkuntza …) eta idatzizko materiala (Jaialdian zehar argitaratutako material grafikoa, esku orriak, liburuxkak, kartelak, pankartak, Jazzaldiko guneetan jarritako oharrak. Oro har Jazzaldiko guneetan dagoen pasai linguistikoa). Animatu eta zure ekarpena egin!

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Gaur hasiko da, Donostiako Heineken Jazzaldia eta eskertuko genizuke kontzerturen bat ikustera baldin bazoaz honako fitxa betetzea eta bete ondoren E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzea.

Biltzen ditugun datuekin jaialdian izan den euskararen erabileraren txostena osatzen dugu (hona hemen iazko datuak). Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta horretarako guztien lana oso garrantzitsua da neurketak ahalik eta osatuenak izateko.

Neurketak egiterako orduan bi ataletan banatzen ditugu: ahozko erabilera (musikarien hizkuntza erabilera, kontzertuen aurkezpena, ekimen/tailer ezberdinetan erabili den hizkuntza, postu ezberdinetan dauden langileen hizkuntza, …) eta idatzizko materiala (Jaialdian zehar argitaratutako material grafikoa, esku orriak, liburuxkak, kartelak, pankartak, Jazzaldiko guneetan jarritako oharrak. Oro har Jazzaldiko guneetan dagoen pasai linguistikoa).

Bozkatu artikulua
(0 botoak)

Uztailaren 9an mintzodromoa antolatu dugu Donostiako Piratekin batera “Edozer dugu posible” egunaren egitarauaren baitan eta zure parte hartzea gustatuko litzaiguke. Helburua euskara ikasten eta praktikatu nahi dutenei laguntzea da, beraz, laguntzaile eta euskara ikasleentzako ekimena izango da.

Goizeko 11.00etatik 12.00etara izango da Sagues inguruan.

Parte hartu nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean izena eman edo 943467181 telefonora deitu

Anima zaitez!

Astelehena, 23 Ekaina 2014 14:33

San Joan bezpera auzoen egitaraua

Bozkatu artikulua
(0 botoak)
Loiola

19:30 Jolasak. Sustrai Asialdi Taldea. Latsari plaza.

20:00 Sorginen zirrara.

21:00 Dantza, akelarre, sua piztea eta kikili salda. Ciudad Jardín.

Antolatzaileak: Kultura Sustrai Aisialdi Taldea, Tan Tai konpartsa, Kaldereroen konpartsa, Jai Batzordea, Maite Agirre, Loilako Hontza Kultur elkartea, Zuhaitz danborrada.

Laguntzailea: Donostia Kultura.

Antigua

19:00 Buruhandi eta Trikitilariak Matia kalean zehar.

22:00 San Juan suaren Festa.Koroak, Suaren konjuroa, Soka Dantza herrikoia eta Lore sortaren banaketa. (Gaskuña plazan).

22:30 Erromeria Amaia Arza eta Leire Zumetaren eskutik (Gaskuña plazan)

Herrera

21:30 Ohizko San Joan sua dantza Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.

23:00 Zezensuzkoa eta azken traka Pasaiako  txistulariekin.

Amara Berri

19:30 Kalez kale kantu Ikasbide Kultur Elkarteko San Joan Koroa.

22:30 Gaska Polikiroldegi ondoko aparkalekuan San Joan sua.

Egia

19:00etatik 00:00etara tortila lehiaketa, oilasko jatea, dantzak eta sua.

Intxaurrondo

Bernart Etxepare plaza

17:15 Haur jolasak eta Txalaparta tailerra. Ondoren, txokolatada.

19:00 Kale antzerkia: Hipo eta Tomax "Mendizaleak".

20:00 Sardina jate herrikoia. "Lauak" musika taldearekin girotuta.

22:00 San Juan sua eta plazako dantzak inguruan.

23:00 Zezensuzkoa

Sagues

20:00etatik 00:00etara Sagueseko zabaldegian San Joan bezperako ohiko sua ospatuko da. Sua piztu baino lehen, trikitilariak, lore banaketa eta Eskola Dantza Taldearen Aurresku dantza izango dira.

Agintarien Esku Dantza

Ekainak 23, astelehena, 19:00etan Konstituzio plazan.

Orrialdea 1-(e)tik 8-(e)ra